fbpx

Badakizu Kaikua zer den?

chaqueta kaiku recipiente

Gu gara Kaiku, baina, bazenekien gu ez garela dagoen Kaiku bakarra?

Ondoren, ezagutuko ditugu hitz honek euskal kulturan izan ditzakeen lau esanahiak.

Lehena, agian ezagunena, zurezko ontzi zaharra da. Munduan gastronomiaren historiaren sukaldeko tresnarik zaharrenetarikoa da.

Tamainaren arabera bi eginkizun nagusi zituen: handiena, esnea gordetzeko zen jezten zenean, horregatik zuen ardatza okerragoa; txikiena, ardatza hain oker ez zeukana, gatzatua zerbitzatzeko.

Ontzi berean egiten zen guztia: garraiatu, egosi eta zerbitzatu. Egosteko kaikuan esne harriak (harri goriak) sartzen ziren, zurezkoa izanik ezin zelako zuzenean su gainean jarri. Horren ondorioz agertzen ziren erredura markak kaikuaren hondoan, erabilera askoren ondoren. Oinarrien zura berdinez estalitako zulotxoa zuten ere. Horri esker, kaikua tenperatura aldaketen ondorioz ez apurtzea lortzen zuten. 3 l eta 15 l arteko edukiera zuen.

Gaur egun, gatzatuen edo esnearen publizitatean erabiltzen da naturala eta artisau-lanez eginda dagoenaren itxura emateko, Euskal Herria bisitatzen duten turistentzat oroigarria ere bada.

Kaiku deitzen dugun bigarren objektua eskuz egindako jaka tradizionala da, artilez edo oihalez eginda egon daitekeena. Orokorrean, itsas urdin kolorekoak dira, eta ertzak mendel gorri edo berde batekin eta borlekin apainduta daude.
Tradizionalki, artilezko kaikua euskal artzainen laneko uniformearen zatik zen eta oihalezko kaikua mutilek une berezietan, hala nola lehen jaunartzean edo ezkontzan, janzten zuten jantzia zen. Azken hori arrantzaleek eta itsasora lotutako beste zenbait lanbidek janzten zituzten jaketan inspiratuta zegoen. Bertsio biak, azkenean, jai herrikoietan erabili ziren. Gainera, oroigarri gisa saltzen dira denda batzuetan.

Kaiku hitzaren hirugarren esanahiak, Bizkaian, Simondrogasko Arraunaren Kirol Elkartea izendatzen du, 1923an lagun talde batek sortu zuena eta gaur egun arte horrela iraun duena. 100 kirolari baino gehiago ditu eta arraunaren maila eta diziplinatan lehiatzen dira. Klubak arrakasta garrantzitsuak lortu ditu eta Euskadin, Kantauri itsasoko ertzean eta herrialdean ondo ezagutzen dute.

Azkenik, izen propiotzat hartuta, Kaiku gure marka da, imajinatuko duzue nondik hartu genuen inspirazioa gure izena erabakitzeko, ezta?

Euskal Herrikoak gara, gure produktuak zure etxetik gertu ekoizten ditugu eta horrekin gure inguruaren aberastasuna helduarazi nahi dizugu.

 

Zein da gehien harritu zaituen istorioa? Ezagutzen zenituen hitzaren esanahi guztiak? Behean kontaiguzu.

Leave a Reply