fbpx

Euskal Herrikoak bazarete San Ferminak zuen tokiko jairik gogokoenen artean egongo dira, Bilboko eta Donostiako aste nagusiekin eta Gasteizko jaiekin batera, jairik ezagunenetarikoak baitira. Gainera, San Ferminak nazioartean ezagunak dira, hori dela eta, nazio mailan jairik garrantzitsuenetarikoak dira segur aski, Sevillako feriarekin batera.

 

Jai hau Erdi Arotik ospatzen da San Fermin zaindariaren omenean. Bitxikeria gisa, behinola urrian ospatzen ziren jaiak, baina ekainera aldatu zituzten Iruñean sasoi horretan dauden tenperatura baxuak direla eta. Bi urte daramatzagu San Ferminik gabe, baina, zorionez, aurten uztailaren 6tik 14ra ospatuko dira.

 

Ohiko zereginak data hauetan Iruñera zoazenean:

 

Hamaiketakoa, jaietako lehenengo egunean egiten da, txupinazoa baino lehen. Nafartarrak eta iruindarrak elkarrekin ospatzeko eta hamaiketakoa (tradizionalki arrautzak txistorrarekin) hartzeko biltzen dira.

 

Txupinazoa, ekainaren 6an ospatzen da udaletxeko plazan, eta jaien hasiera ofiziala iragartzen du udaletxeko balkoietako batetik txapligu bat botatzen.

 

Entzierroak, ekainaren 7ko goizean hasten dira zezen entzierroak. Edonork entzierroetan korrika egin dezakeen arren, prestaketa fisikoa eta hilabeteetako entrenamendua beharrezkoak dira.

 

Erraldoiak eta Buruhandiak, ohikoak dira jaietan, pertsonek eramaten dituzten panpina erraldoiak dira eta kanpotarrak harrituta uzten dituzte. Musikarekin batera mugitu eta biratu egiten dute eta sekulako artelanak dira.

 

“Pobre de mí” abestea, hau jaietako azken ospakizun ofiziala da, jaiei agur esateko bildu beharra dago, eta hori honako kantika hau abestuz egiten da: ¡Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín!. Horretarako, kandela piztu bat eramaten da eskuan. Milaka pertsona biltzen dira udaletxearen aurrean jaiak ofizialki amaitu direla dioen alkatearen iragarpenaren zain.

 

Horiek dira jai hauetako unerik garrantzitsuenak, baina, egia esan, San Ferminetan ekintza kultural mordoa garatzen dira bai gotorlekuan bai hiriko erdigunean. La pamplonesak arratsaldero jotzen du eta ez dira gauero kontzerturik falta. Horrez gain, jai herrikoi gehienetan bezala, gauero su artifizialak ikustera joan zaitezke, jakina.

 

Aurten bereziki, ezin dituzu 2022ko San Ferminak galdu!