fbpx

Gure bizimodu lanpetuaren ondorioz, erraz, eroso eta bizkor zaintzen gaituzten produktuak behar ditugu. Gaur egun, oso zaila da bizimodu osasuntsua izatea, gure ordutegien eta betebeharren ondorioz. Ohikoa izaten da mokadutxoak zalapartaka jatea, otordu oso osasungarriak ez egitea edota eguneroko ariketa-saioan kale egitea.

Hori dela eta, Kaiku Km0-n erabaki dugu atsegin handiz lagunduko dizugula zeure burua zaintzen, eta gure produktu zaporetsuak eskainiko dizkizugula: betikoak eta bertakoak. Gure Bifi Kaiku Km0 jogurtak mahaiburuko edo merienda paregabea dira, zauden tokian zaudela. Eta, horrez gain, aliatu paregabea dira, eguneroko martxan geure buruaz zaintzeko. Ezagutu nahi duzu zer abantaila eskaintzen dituzten Bifi jogurtek?

Bifi jogurten onurak

Bifi Kaiku Km0 jogurtek, zapore eta testura aparta izateaz gain, bifidus aktiboa ere badute, hesteak hobeto egokitzen laguntzeko. Punta batetik bestera korrika eta presaka gabiltzan egunetan, gure hesteetako errutina nahastu egiten da; Bifi Kaiku Km0 jogurtek hobetu egiten dute gure heste-flora eta -igarotzea. Horrez gain, bifidusa duten elikagaiek gure organismoaren defentsak hobetzen dituzte, eta alergia eta infekzio posibleak geratzen. Abantailak baino ez!

Ezagutu gure zapore guztiak

Bertako produktuekin zeure burua zaintzea gustatzen bazaizu eta jogurtzalea baldin bazara, proba ezazu Bifi Kaiku Km0 jogurten familia osoa. Euskal Herriko esnearekin prestatuak, modu tradizionalean egindako produktuen zapore eta testura aparta daukate. Gustu guztiak asetzeko Bifi Kaiku Km0 jogurtak dauzkagu: Bifi jogurt naturala, fruta-zaporeko Bifi, Bifi gaingabetuak edota Bifi jogurtak fruta-zatiekin. Anima zaitez eta aprobetxatu bifidus aktiboak eskaintzen dizkigun onura guztiak!

Utzi iruzkina