Eskolara bueltan, kontu berriak ikasteko garaia da. Ordutegiak aldatzeko, lagun berriak egiteko, ikasgai ezezagunen, ondo lo egiteko, ondo gosaltzeko garaia, baita… Eskolaz kanpoko ekintzen garaia ere! Haurrentzat ekintza dibertigarriak eta hezitzaileak pentsatzen zaude?
Euskal Herrian betidanik ingurumenarekiko kontzientzia handia egon arren, ingurua errespetatzeko joera gero eta handiagoak eskolen curriculumean jardunbide batzuk, hiri-ortu bat izatea adibidez, gehitzea eragin du, baita eskolara itzultzean ikasteko eta ondo pasatzeko zenbait ekintza gehitzea ere.
Ortu bat mantentzea eta zaintzea ohiko egiteko hezitzaileen antza handia du. Horiek bezala, arreta, jarraikitasuna, adiskidetasuna eta ariketa fisikoa beharrezkoak dira.
Baina, nola sortu ortu bat etxean?
Funtsezkoena da zenbait elementu eskura izatea, hona ideia baliagarri batzuk:
- Ortua sortzeko ontzi bat beharko duzu, lorategia ez duen etxe batentzat egokiena da landatzeko mahai bat izatea. Zerbait inprobisatu edo berrerabili dezakezu: loreontzi bat, barrutik plastifikatutako zurezko kaxa bat edo berrerabilitako ontzi bat, nork ez al du berrerabili jogurt baten ontzia dilista bat hozitzeko? Gure jogurt bat amaitzean, berrerabiltzeko ideia jasangarria!
- Ondoren, zer landatu nahi dugun pentsatu beharko dugu. Tomateak, marrubiak, cherry tomatetxoak, piparrak, piperrak, uraza… landatzeko errazak diren produktuak dira, eta esker onekoak! Hautatutakoaren arabera, haziak fruitutik lortzeko aukera izango duzue eta landatzeko prest dauden batzuk lortu.
- Kontuan izan behar dugu ere landareek euren energiak eta elikagaiak nonbaitetik lortu behar dituztela. Beraz, substratua beharko dugu, hau da, lurra. Lurruneztagailu edo ureztagailu bat lagungarria izango zaizue zuen landarea hidratatuta eta bizirik mantentzeko!
- Badaukagu ontzia, haziak, substratua eta ureztagailua… Gauza bat baino ez dugu behar abian jartzeko… Tresnak! Haurren adinaren arabera, haientzat moldatuta lortu ahalko dituzue euren segurtasuna bermatzeko. Hauek dira beharko dituzuen oinarrizko tresnak: pala bat, arrastelu bat eta eskularru batzuk.
Hori guztia prest duzunean, dena izango duzu hiri-ortu txiki bat prestatzeko. Bakoitzaren aukeren arabera, ortu hidroponiko bat egin daiteke ere, lurra ez duenez eta substratu konpaktua izatean garbiagoa dena, edo ortu bertikal bat, zeinari esker elikagai gehiago landatu espazio txiki batean. Zuen ortua zein izanda ere, funtsezkoena zera da elikagaien hazkunde denborari buruz ikastea, itxaronaldia, pazientzia eta jakitea nondik datozen elikagaiak.
Zer-nolako onurak ditu etxean ortu bat izatea txikienekin?
Txikienak lagunduko ditugu naturarekin lotura bat sortzen, balioetan hezitzen eta elikagaien jatorria ezagutzen.
Haurrek ez dute ezagutzen lan tradizionalenen egunerokotasuna eta, ondorioz, ez dakite nondik datozen egunero hartzen dituzten esnea, hestekiak edo barazkiak. Beraz, landa-ingurunera lotutako ekintzetan parte hartzeak euren jatorria ezagutzen lagun diezaieke. Horrela, jardunbide jasangarri batean nahastuko ditugu, gogotsu, entretenitu eta naturarekin lotuta mantenduko dituena.
Kontsumo zentzuduna eta Km0 laguntzea hainbeste ematen digun ingurumena zaintzeko modua dira. Mota horretako ekintza sustatzean, barazki, fruta eta esne freskoak eta kalitatezkoak egunero mahai gainean izateak dakarrenaren partaide egiten ditugu. Gainera, barazkigintza ezagutzeak ingurua mantentzearen eta errespetatzearen garrantzia erakutsiko die.
Zuen etxeko ortua sortzera animatzen zaituztegu, ziur poz handia emango dizuela, kimu bat hazten denean, etxean ospatzeko unea baita!