Print Options:

Merengetxoak masusta-kremarekin

Yields6 ServingsTotal Time1 hr 30 mins

Dantza zure gauza ez bada, eta merenguea are gutxiago... Aldatu ohituraz eta frogatu sukaldeko Merengetxoekin. Gaur masusta-jogurteko merengetxoen errezeta proposatzen dizugu, guztiz protagonistak izango direnak. Eta zuk, kozinatu edo dantzatu nahi duzu?

OSAGAIAK
Merengetxoentzat
 50 ml ur
 200 g azukre
 5 zuringo
 3 g gatz
Masusta-betegarriarentzat
 150 ml Kaiku Km0 esne oso
 5 gorringo
 50 g azukre
 15 g arto-irin fina
 3 Kaiku Km0 jogurt Bifi gaingabetu masustarekin
Materialak:
 Mahuka kizkurdun ahokoarekin
1

Merengetxoentzat: gorringoak eta zuringoak bereiziko ditugu eta gorringoak geroko gordeko ditugu. Ura eta azukrea berotuko ditugu urazukre testura lortu arte.

2

Zuringoak gatzarekin irabiatuko ditugu eta pixkanaka urazukrea gehituko dugu elur-puntuan harrotu arte. Geroko gordeko dugu kizkurdun ahoka duen mahukan, merengetxoak eratuko ditugu labe-papera duen erretiluan eta 85 ÂșC-tan labekatuko dugu ordubetez.

3

Betegarriarentzat: esnea lapiko batean berotuko dugu eta katilu batean gorringoak, azukrea, arto-irin fina eta jogurtak nahastu eta irabiatuko ditugu. Nahasketa esne berora botako dugu eta loditu arte kozinatuko dugu.

4

Krema mahuka batean sartuko dugu eta hoztuko dugu. Sandwich batzuk egingo ditugu. Horretarako, merengetxoak oinarri eta estalki gisa eta krema betegarri gisa erabiliko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0