Print Options:

Banana, galleta eta txokolatezko izozkia

Yields4 ServingsTotal Time12 hrs 25 mins

Udako izozkia zure eskura. Banana, gaileta eta txokolatezko izozki hau egun bero hauetarako zure gutizia izango da! Mmm… pentsatze hutsarekin, ahogozoa egiten ari zaigu, eta zuri?

OSAGAIAK:
 4 banana
 2 mini Kaiku Km0 jogur greko, txokolatearekin
 2 koilarakada kakahuete-krema
 120 g galleta, txokolatezko pipitekin
 15 g txokolate beltxeko txip
Apaintzeko:
 Txokolatezko pipitadun galletatxoak
 Txokolate beltzeko txipak
1

Izozkirako: bananak zuritu, zatitu eta erretilu batean jarriko ditugu. 12 orduz sartuko ditugu izozkailuan, gutxi gorabehera.

2

Behin denbora hori igarotakoan, Kaiku Km0 txokolatedun jogurt grekoekin eta kakahuete-kremarekin irabiatuko dugu, nahasketa homogeneoa lortu arte.

3

Galletak xehatu eta aurreko oinarriari gehituko dizkiogu, txokolate-txipekin batera, eta nahastu egingo dugu.

4

Apaintzeko: izozkia gustukoen dugun ontzian zerbitzatuko dugu, eta galletatxoekin eta txokolate-txipekin apaindu.

Nutrition Facts

Servings 0