Print Options:

Azenario-tarta

Yields8 ServingsTotal Time1 hr

Badakigu azenarioekin entsaladak baino gehiago egin daitekeela, beraz, azenario-pastel gozo hau egiten irakatsi nahi dizugu Gonbidatuak harritu nahi dituzun bakoitzean, arrakasta bermatuko dizu! Oraindik ez duzu ezagutzen postre famatu hori? Anima zaitez gure errezeta prestatzera, izugarri gustatuko zaizu eta!

OSAGAIAK:
Pastela:
 2 arrautza
 120 g azukre
 1 Kaiku Bifi Km0 jogurt natural
 50 g Kaiku gurin
 250 g zenario birrindu/arraspatu
 200 g gari-irin
 Gozogintzako legamia-zorroa
 5 g kanela-hauts
 3 g jengibre-hauts
Apaintzeko:
 2 Kaiku Bifi Km0 jogurt natural
 Anakardo birrinduak
 Kanela-hautsa
1

Azukrea eta arrautzak irabiatuko ditugu, haien bolumena bikoiztu arte.

2

Ondoren, jogurta, gurin urtua eta azenarioa botako ditugu. Dena batera irabiatzen jarraituko dugu, testura homogeneoa izan arte.

3

Aurreko nahastearen gainean irina, legamia, kanela eta jengibrea bahetuko ditugu. Berriro irabiatuko dugu dena, osagai guztiak integratu arte. Ondoren, nahastea molde batera isuriko dugu. Moldea aurrez koipeztatu eta irineztatu behar izan dugu.

4

Labeko tenperatura 190 ÂșC-tan jarri eta nahastea 40 minutuan laberatuko dugu. Ondoren, nahastea hoztu eta moldetik atera beharko dugu. Tartaren gaina apaintzeko, jogurt irabiatuak, anakardo birrinduak eta kanela nahierara hedatuko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0