Print Options:

Azpizun tinbala patatekin

Yields4 ServingsTotal Time1 hr

Gabon-gaueko afaria gertu dago! Eta postreak baino gehiago egon behar! Beraz, Azpizun gisatuko tinbala pataten hornigaiarekin prestatzera animatzen zaitugu, guztiak aho bete hortz utziko dituzu. Oso erraza da gainera!

OSAGAIAK
Azpizun gisatua prestatzeko eta apaintzeko:
 1 tipula
 1 azenario
 1 piper berde
 Oliba-olio birjina estra
 400 g txerri-azpizun
 Gatza
 Piper-beltz ehoa
 Oregano lehorra
 150 ml ardo beltz
 200 ml haragi-salda
 Perrexil freskoa
Patatak prestatzeko:
 2 patata
 Ura
 Gatza
 40 g Kaiku Km0 gurin
 180 ml Kaiku Km0 esne erdigaingabetu
 Gatza
 Intxaur muskatu ehoa
1

Azpizun gisatua prestatzeko: tipula zuritu eta kubotan zatituko dugu, azenarioa xerretan moztuko dugu. Piperra kubotan ere moztuko dugu eta dena oliba-olioa duen lapiko batean sueztituko dugu. Azpizuna zatituko dugu, gatza eta piperra jarriko diogu, oregano lehorra gehitu eta ondo nahastuko dugu.

2

Behin barazkiak kozinatuta daudenean, haragia gehitu eta aldeetatik gorrituko dugu, ardo gorria isuri eta urritzen utziko dugu. Ardoa urritzean, haragi-salda gehituko dugu eta 20 minutuz estalita kozinatuko dugu su txikian.

3

Patatak prestatzeko: zuritu, kraskatu eta ur gatzatuan egosiko ditugu 25 minutuz. Xukatuko ditugu eta bol batean gurinarekin, esnearekin, gatzarekin eta intxaur muskatuarekin nahastuko ditugu testura krematsua lortu arte, ez dago zertan birrindu.

4

Plateratzeko uztai baten laguntzaz banakako erraziotan plateratuko dugu eta azpizun pixka bat jarriko dugu pataten gainean. Amaitzeko, perrexil freskoarekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0