Print Options:

Banana eta dulce de lechezko mousse

Yields4 ServingsTotal Time2 hrs 25 mins

Eta bananazko mousse bat prestatzen badugu udazken arratsaldeko plan gisa? Teleportatuko zaitu udako egun horietara non izozki bat jatea PLANA zen.

Mousse de platano y dulce de leche

OSAGAIAK:
Mousse-a prestatzeko:
 450 ml banana Kaiku Km0 jogurt
 150 ml Kaiku Km0 esne oso
 60 g dulce de leche
 9 g gelatina hauts
Oinarrirako:
 100 g galleta Digestive
 40 g Kaiku Km0 gurin
Apaitzeko:
 Txokolate beltza
 1 banana
 Kaiku Km0 harrotzeko esne-gaina
1

Galleta oinarria prestatzeko: Galleta txikitzen dugu eta gurin deseginarekin nahastu. Edalontzien behe aldean jartzen dugu eta gerorako gorde.

2

Mousse-a prestatzeko: Ontzi batean esne hotza gelatina hautsarekin nahasten dugu ondo disolbatu arte eta gerorako gorde. Beste ontzi batean banana jogurta eta dulce de leche-a nahasten ditugu.

3

Esnea gelatinarekin berotzen dugu irakiten utzi gabe eta ondoren hau jogurt nahasketara gehitzen dugu. Txikitzen dugu eta kontu handiarekin galletazko oinarria duten edalontzietan botatzen dugu. Bertan, 2 orduz hozkailuan sartzen ditugu hoztu arte.

4

Esne-gaina harrotzen dugu ontzi batean. Edalontziak hozkailutik ateratzen ditugu eta esne-gain koilarakada batekin, txokolate beltz birrinduez eta banana xerra batzuekin apaintzen ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0