Print Options:

Banana-Talotxoak

Yields4 ServingsTotal Time30 mins

Inoiz probatu dituzu platanozko jogurtarekin egindako talotxoak? Bada, guk ekarriko dizugu errezeta! Ez galdu postre hau, sekulako arrakasta izango duzu senideen eta lagunen artean!

OSAGAIAK:
Talotxoak egiteko:
 250 g irin
 2 Kaiku Km0 jogurt, bananazkoak
 40 ml oliba-olio leun
 4 g gozogintzako berantzagi
 Koilarakada 1 kanela-hauts
Apaintzeko:
 2 banana
 Ahabiak
 Eztia
 Txokolate beltza
1

Irina jogurtekin, olioarekin, berantzagiarekin eta kanelarekin batera ipiniko dugu, irabiagailurako ontzian.

2

Zartagin batean, olioa ipiniko dugu; berotzen utzi eta, burruntzali batekin lagunduta, ore apur bat botako dugu. Bi aldeetatik egingo dugu.

3

Bata bestearen gainean ipiniko ditugu platerean, prestatzen ditugun heinean.

4

Laguntzeko, xaflatan egindako platanoa, ahabiak, ezti apur bat eta txokolate beltz birrindua ipiniko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 4