Print Options:

Bananazko, marrubizko eta kokozko irabiatua

Yields4 ServingsTotal Time10 mins

Eskolara itzulera pozik, zaporez eta energiaz betea hasteko formula sekretua?
Bananak B6 bitamina, marrubiak azido folikoa eta C bitamina, E bitamina eta beta-karotenoak ematen dizkizu eta Kaiku Km0 esneak A bitamina eta kaltzioa besteak beste! Dastatzera animatuko?

batido de platano. y fresa con leche kaiku km0

OSAGAIAK:
 300 g banana heldu
 2 Kaiku Gurea Km0 marrubizko jogurt
 200 ml koko esne
 200 ml esne-gain izozki
Apaintzeko:
 300 ml Kaiku Km0 harrotzeko esne-gain
 2 Koilarakada azukre zuri
 Banana
1

Irabiatua prestatzeko: bananak zuritu eta zatituko ditugu. Edalontzi garai batean jarri eta irabiagailu batekin irabiatuko ditugu.

2

Jogurtak eta koko esnea gehitu eta irabiatuko ditugu nahasketa homogeneoa lortu arte.

3

Esne-gain izozkia giro-tenperaturan gehituko dugu eta dena birrinduko dugu nahasketa leuna lortu arte. Irabiatua gustukoen ditugun edalontzietan isuriko dugu.

4

Apaintzeko: esne-gaina azukrearekin harrotuko dugu eta, mahuka baten eta gustuko dugun ahoko bate laguntzarekin, irabiatuarekin gainean jarriko dugu. Banana xerrekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0