Print Options:

Bananazko pasteltxoak

Yields12 ServingsTotal Time45 mins

Errezeta berrien bila zure sukaldean praktikatzeko? Zorteko zaude, orduan. Gaur platanozko pasteltxoak original batzuk prestatzen erakutsiko dizugu. Nahitaez probatu behar dituzu. Guztia daukate: itxura, zaporea, testura...

OSAGAIAK
 600 g irin
 150 g azukre beltz.
 1 Gozogintzako berantzagia, zorro
 3 arrautza
 30 g Kaiku gurin
 2 Kaiku Bifi Km0 jogurt, bananazkoak.
 2 banana
 100 g estaltzeko txokolate
1

Orea egiteko: katilu batean, irina azukre beltzarekin eta berantzagiarekin nahastuko dugu, eta sumendi bat egingo dugu.

2

Erdigunean, arrautza eta gurina ipiniko ditugu, pomada-puntuan. Jogurtak gaineratuko ditugu eta guztia nahastuko dugu, harik eta ore homogeneo eta lodi bat lortu arte.

3

Orea 30 gramoko bolatxotan banatuko dugu, apur bat zapalduko ditugu eta, bakoitzaren gainean, banana-xaflak ipiniko ditugu. Azpil batean ipiniko ditugu, laberatzeko paperarekin, eta 25 minutuz sartuko dugu labean, 180 ºC-tan.

4

Pasteltxoak laberatu ostean, estaltzeko txokolatea urtuko dugu, eta sigi-sagan apainduko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0