Print Options:

Basa-fruitudun éclairrak

Yields6 ServingsTotal Time1 hr 5 mins

Zapore-mokadutxo bat! Basa-fruitudun éclair hauek paregabeak dira gaur arratsaldean bertan has zaitezen prestatzen. Eta bihar bertan antola dezazun kafetxo bat adiskideekin! Eska daiteke gehiago? Aurkitu errezeta gure webgunean!

OSAGAIAK:
Éclairrak egiteko:
 120 ml Kaiku Km0 esne oso.
 60 g Kaiku gurin.
 30 g azukre beltz.
 Gatza
 70 g gari-irin.
 2 arrautza
Barrukoa egiteko eta apaintzeko:
 150 g krema-gazta
 140 ml Kaiku Km0 harrotzeko esnegain
 2 Kaiku Bifi Km0 jogurt gaingabetu, basa-fruitudunak
 Arbendol garrapiñatuak
Materialak:
 Pastelgintzako mahuka, aho kizkurrarekin.
1

Éclairrak egiteko: esnea, gurina, azukrea eta gatza berotuko ditugu, irakin arte. Irina kolpetik gaineratuko diogu, eta bizkor-bizkor eragingo diogu mihi batekin, harik eta orea hormetatik askatu arte. Sutatik erretiratu eta girotzen utziko dugu.

2

Orearen tenperatura murriztu ondoren, arrautzak gaineratuko ditugu banan-banan, multzoan barneratu ahala. Aho kizkurra duen pastelgintzako mahuka batean ipiniko dugu, eta éclair luzexkak egingo ditugu, elkarren artean bereizita, laberatzeko papera duen azpil baten gainean. 20 minutuz laberatuko dugu, 190 ºC-tan.

3

Barrukoa eta apaingarria egiteko: katilu batean, gazta eta esne-gaina harrotuko ditugu. Jogurtak gaineratuko ditugu, eta barrurantz eraginez nahastuko dugu. Geroko gordeko dugu.

4

Éclairrak goiko aldetik ireki, basa-fruitudun jogurrezko moussearekin bete, eta birrindutako arbendol garrapiñatuekin apainduko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 6