Print Options:

Cronutsak txokolatearekin, pekan intxaurrekin eta karameluarekin

Yields1 Serving

Zer gertatzen da Croissant bat eta Donut bat maitemintzen direnean?
Ba... Cronut bat jaiotzen dela gu oraindik gehiago maitemintzeko.

Plazer nahasketa haginkada bakoitzean, txokolatearekin, pekan intxaurrekin, karameluarekin... Gozoa benetan.

cronuts de chocolate

Cronutsak prestatzeko:
 3 hostore ore (croissant)
 Ekilore-olioa
 Azukre zuria
Toppingak prestatzeko:
 200 g igurtzeko gazta krema
 1 banana jogurt Kaiku Km0
 Pekan intxaurrak
 Karamelu likidoa (toffee modukoa)
1

Cronutsak prestatzeko: Hostore oreak bata bestearen gainean jarri, ore-mozteko biribil batekin moztu eta erdigunea ore-mozteko txikiago batekin baztertuko dugu.

2

Kanpoaldeko eta barrualdeko ertzak sardexka batekin zulatu eta azala gorritu arte olio beroan frijituko ditugu.

3

Cronutsak paper xurgatzailean atera eta azala estali arte azukre zuriarekin bustiko ditugu.

4

Toppingak prestatzeko: Gazta jogurtarekin homogeneizatu arte nahastu eta cronutsen gainean jarriko dugu. Pekan intxaurrekin eta karameluarekin apainduko ditugu.