Gaur zer askaldu ideiarik ez? Guk argi daukagu eta Jogurta zein Frutak daramatzan Olo Edalontzitxo hau prestatuko dugu. Nola prestatu jakin nahi baduzu, sartu gure web orrian.
Olo-malutak zartaginean txigortuko ditugu. Gero, eztia eta ura botako ditugu, eta malutak karamelizatu arte zartaginean utziko ditugu loditzen. Ondoren, plater batean luzatu eta hoztuko dugu.
Marrubiak ilargierdi-itxurako zatietan moztuko ditugu; bananak, gurpil-itxurako zatietan; eta nektarina, dado-itxurakoetan. Hori dena gerorako gordeko dugu.
Edalontzien oinarrian koko zaporeko jogurt apur bat jarriko dugu. Ondoren, olo-malutez eta fruta-zatiez estaliko dugu.
Prozesua behin eta berriro errepikatuko dugu, edalontzi osoa estali arte. Ondoren, mendafin-hostoz edertuko dugu.
Servings 0