Postre krematsu eta suabeenetako bat: mamizko sorbetea! Goza ezazu!
Sorbeterako: gatzatuak irabiatzeko ontzi batean jarri eta irabiagailu batekin irabiatuko ditugu.
Bol batean jarriko ditugu, esne-gain izozkia gehituko eta hagaxka batekin dena irabiatuko dugu. Gustukoen ditugun ontzietan botako dugu eta hotzean gordeko ditugu.
Apaintzeko: arrautza-zuringoak azukrearekin bat harrotuko ditugu. Beste ontzi batean, intxaurrak birrinduko ditugu eta irinarekin zein pomada puntuan dagoen gurinarekin nahastuko ditugu. Zuringoak gehituko ditugu mugimendu inguratzaileak eginez.
Orea zirkulu-forman zabalduko dugu labeko papera duen erretilu baten eta 170 ÂșC-tan laberatuko dugu 15 minutuz. Kanela-hautsa hautseztatuko dugu eta gainean erdibanatutako teilak jarriko ditugu.
Servings 0