Print Options:

Esne edalontzia bananazko madalenekin

Yields2 ServingsTotal Time55 mins

Kanariar uhartetatik zuzen zuzenean... Ea asmatzen duzun zerezkoak diren gaur dakarzkizugun madalenak... Kaiku esne edalontzi on batekin batera hartu itzazu. Freskoa zein bero, zuk nola duzu gustuko?

OSAGAIAK:
Madalenentzat:
 2 arrautza
 30 g azukre
 1 oinarrizko Kaiku Km0 Platanozko jogurt
 30 ml oliba-olio leun
 110 g osoko arto-irin
 ½ zorro gozogintza-legamia
Apaintzeko:
 1 zuringo
 20 g azukre-hauts
 Banana deshidratatua
Esne edalontzirako:
 440 ml Kaiku Km0 esne erdigaingabetu
Materialak:
 Madalenentzako moldeak
 Madalenentzako parpailak
 Mahuka
 Ahoko kiribildua
1

Madalenentzat: ontzi batean, arrautzak azukrearekin harrotuko ditugu aparra atera arte. Bananazko jogurta, oliba-olioa gehitu eta nahastuko dugu.

2

Nahasketaren gainean, osoko irina, gozogintza-legamia bahetuko ditugu eta berriz nahastuko dugu.

3

Orea madalenentzako moldeetan bota eta 170 ÂșC-tan labekatuko dugu 20 minutuz. Ondoren, hozten utzi eta moldeak kenduko ditugu.

4

Apaintzeko: zuringoa azukrearekin batera harrotuko dugu merengea lortu arte eta mahuka kiribilduan sartuko dugu. Madalenen azala apaindu eta banana deshidratatuko xerra batekin amaituko dugu. Kaiku Km0 esne erdigaingabetu edalontzi beroekin lagunduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 2