Print Options:

Esne frijitua

Yields6 ServingsPrep Time40 minsTotal Time2 hrs 40 mins

Unetxo batez haurtzarora itzultzeko prest? Esne frijitua prestatzeko errezeta tradizional honen bidez lortuko duzu, ohiko eta betiko postrea da eta! Gauza onak beti egongo dira modan, beraz, gure ohiturak eta gauzak egiteko moduak zaindu behar ditugu!

OSAGAIAK:
 650 ml Kaiku Km0 esne osoa
 Kanela-txotx bat
 3 arrautza-gorringo
 80 g arto-irin fin
 100 g azukre
 Gari-irina
 Arrautza bat
 Oliba-olio suabea
Estalkia:
 100 g azukre
 10 g kanela-hauts
1

Esnea eta kanela-txotxa berotuko ditugu, irakiten hasi arte. Sutik kendu eta 5 minutuan egosten utziko dugu.

2

Egosi bitartean, beste ontzi batean arrautza-gorringoak, arto-irina eta azukrea nahastuko ditugu.

3

Kanela-txotxa sutik kenduko dugu, eta esne bero apur bat aurreko ontzian botako dugu. Dena irabiatu eta berriro berotuko dugu. Loditu arte, nahasteari eragiten jarraituko dugu. Ontzi angeluzuzen batera isuriko dugu nahastea, estali, eta lau orduan hozten utziko dugu.

4

Zatiak egin eta irineztatuko ditugu. Ondoren, arrautza irabiatutan pasatuko dugu. Zartagin batean olioa jarri eta zatiak frijituko ditugu. Erretilu batean paper xurgatzailea jarriko dugu, eta zatiak haren gainean jarriko ditugu. Kanela eta azukrea nahastuko ditugu, eta zatiak haietan bustiko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0