Print Options:

Esne Gozokizko Trufak

Yields5 ServingsTotal Time1 hr 15 mins

Ez galdu esne gozokizko trufa erraz hauek prestatzeko errezeta. Benetan gozoak! Ez ahaztu eta kontaiguzu emaitza!

OSAGAIAK:
Esne gozokirako:
 500 ml Kaiku Km0 esne osoa
 125 g azukre
 3 g bikarbonato
 Bainilla-leka bat
Esne gozokizko trufetarako:
 200 g esne gozoki
 100 g olo-maluta finak
 100 g gaileta espeziatu
1

Azukrea esnean disolbatuko dugu su ertainean, bikarbonatoa eta bainilla haziak gehitu eta irabiatuko dugu

2

Sua jaitsiko dugu eta urritzen utziko dugu ordubetez aldizka irabiatuz. Nahasketa loditxo dagoenean, sutik kenduko dugu eta hozten utziko dugu loditu arte.

3

Olo-malutak birrinduko ditugu eta esne gozokiarekin nahastuko ditugu nahasketa homogeneoa lortu arte.

4

Orea bola txikietan bananduko dugu eta gaileta espeziatu birrinduekin guztiz estaliko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0