Print Options:

Esne merengadua

Yields4 ServingsTotal Time25 mins

Esne merengadu onena prestatzeko trikimailua ezagutzen al duzu? Kaiku Km0n errezeta benetan gozoa prestatzen erakutsiko dizugu, eta urrats errazekin! Aurreko Kaiku Km0 postreaz geratu zaizkizun zuringoekin prestatzeko postre erraza eta gozo-gozoa, dena erabili dezazun!

OSAGAIAK:
Esne merengaduarentzat:
 500 ml Kaiku Km0 esne gaingabetu
 1 Limoi
 1 Kanela-zotz
 2 zuringo (aprobetxamendu-produktua)
 40 g azukre
Apaintzeko:
 Kanela-hautsa
 4 Zigarreta
1

Esne merengaduarentzat: kazo batean, Kaiku Km0 esne gaingabetua berotuko dugu limoi azalaren eta kanela-zotzarekin batera. Bero dagoenean, sutik kendu eta 5 minutuz infusionatuko dugu.

2

Ondoren, limoia eta kanela kenduko ditugu. Bestalde, zuringoak azukrearekin batera harrotuko ditugu merengea lortu arte.

3

Merengea pixkanaka nahastuko dugu infusionatutako esnearekin eta nahasketa girotzen utziko dugu.

4

Apaintzeko: Esne merengadua gustukoen ditugun edalontzietan botako dugu eta kanela-hautsarekin eta zigarretekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0