Print Options:

Gazta-moussea eta irasagar-gozokia

Yields4 ServingsPrep Time40 minsTotal Time1 hr 40 mins

IRASAGAR-GOZOKIA! Ba ote da ezer gozoagorik? Egia esan, bai. Gaztazko mousse krematsu hau irasagar-gozokiarekin. Ahaztu arau guztiak eta egin Euskal Herriko postre tipiko honen bertsio berri bat. Erabateko arrakasta lortuko duzu! Ikusi urratsez urrats.

OSAGAIAK:
 2 gelatina-orri
 150 ml Kaiku Km0 esne oso.
 200 ml Kaiku harrotzeko esne-gain
 Arrautza-gorringo 1
 40 g azukre
 300 g krema-gazta
 Limoi 1
 200 g irasagar-gozoki
 Intxaurrak
1

Gelatina-orriak ur hotzetan hidratatuko ditugu, eta esnea berotuko dugu ontzi batean. Berotu ostean, gelatina orriak erantsiko ditugu, xukatuta, eta nahastu egingo dugu.

2

Arrautza-gorringoa, azukrea, krema-gazta eta limoi-zukua gehituko ditugu. Nahastu eta berotu egingo dugu, loditu arte baina irakin gabe.

3

Aparteko katilu batean, esne-gaina harrotuko dugu, eta barruranzko mugimenduak eginez nahastuko dugu aurreko kremarekin. Pastelgintzako mahukan ipiniko dugu, eta hozten utziko dugu ordubete inguruz.

4

Irasagar-gozokia dadotan moztuko dugu, eta gustukoen ditugun basotxoen barrenean ipiniko ditugu. Gazta-moussearekin beteko ditugu, eta goiko aldean intxaur birrinduz apainduko.

Nutrition Facts

Servings 4