Print Options:

Gaztazko eta azukrerik gabeko jogurtezko tartaletak

Yields4 ServingsTotal Time45 mins

Gazta eguneko edozein unetan dugu gustuko: bazkarian, janaurreko gisa... baita postrerako ere! Gu bezalakoa bazara, ezin dituzu galdu Gaztazko eta azukrerik gabeko jogurtezko tartaleta hauek!

OSAGAIAK:
Oinarria egiteko:
 130 g mahaspasa
 2 banana
 200 g olo
 Oliba-olio birjina estra
Gazta krema egiteko:
 1 banilla-zorro
 100 ml Kaiku Km0 esne oso
 2 jogurt natural Kaiku Km0 azukre gehigarririk gabe
 200 g krema-gazta
Apaintzeko:
 125 g andere-mahats
 80 ml ur
 Pistatxoak
Materialak:
 Madalena moldeak
1

Oinarria egiteko: Ur beroarekin mahaspasak hidratatuko ditugu 10 minutuz, xukatuko ditugu eta bananarekin batera birrinduko ditugu. Dena oloarekin nahastuko dugu eta aurretik koipeztatuko moldeen oinarrian banatuko dugu.

2

Gazta krema egiteko: esnea lapikoan isuriko dugu, bainila-zorroa eta haziak gehitu eta kea jario arte berotuko dugu. Une horretan, sutik kendu eta 5 minutuz jalkitzen utziko dugu.

3

Beste bol batean, jogurtak gaztarekin irabiatuko ditugu hagaxka batekin eta bainilarekin usaingozatutako esnea gehituko dugu pixkanaka-pixkanaka. Nahasten jarraituko dugu krema homogeneoa lortu arte eta olo oinarriaren gainean isuriko dugu.

4

Apaintzeko: lapiko batean andere-mahatsak urarekin berotuko ditugu eta 10 minutuz kozinatuko dugu. Tartaletak apainduko ditugu eta pistatxo birrinduez hautseztatuko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0