Print Options:

Hostopil tarta

Yields10 ServingsTotal Time45 mins

Aditzen duzu nola egiten duen karraska? Hostore-tarta gozo-gozo honek deika dago... Prestatu beharko dugu beraz gozatu ahal izateko! Eta zuk, hostorearen deia nabaritu duzu? Nola geratzen zaizun ikusteko irrikatan gaude!

OSAGAIAK
Betegarriarentzat:
 400 ml esne Gurea Kaiku Km0
 100 g estaldura-txokolate
 4 gorringo
 35 g arto-irin fina
 2 jogurt Bifi Kaiku Km0 gaingabetu hurrekin
Hostopil-tartarentzat:
 Hostore-orri bat gurinarekin
 Oliba olio leuna
 1 Arrautza
 Hurrak
Materialak:
 Labe-molde borobila
1

Betegarriarentzat: kazo batean, esnea berotu eta txokolatea gehituko dugu urtu dadin. Beste bol batean, gorringoak, arto-irin fina eta Kaiku Km0 jogurt gaingabetuak hurrekin nahastuko ditugu.

2

Txokolatea guztiz urtuta dagoenean, aurreko nahasketara gehituko dugu eta dena nahastuko dugu. Berriz berotuko dugu nahasketa loditu arte eta geroko gordeko dugu.

3

Hostopil-tartarentzat: hostore-orria aurretik koipeztatutako molde borobil batean zabalduko dugu eta soberan dauden ertzak moztuko ditugu. Betegarria gehitu eta ertzak arrautza irabiatuarekin margotuko ditugu.

4

Tarta 180 ÂșC-tan labekatuko dugu 20 bat minutuz. Ondoren, arinki birrindutako hurrekin apaindu eta hozten utziko dugu moldetik atera eta jan baino lehen.

Nutrition Facts

Servings 0