Print Options:

Hurrezko tarta frantsesa

Yields4 ServingsTotal Time1 hr 10 mins

Hurzaleentzat tarta honekin bete-betean asmatuko duzue! Zeure buruari omenaldi bat emateko gogoak bazenitu merezi duzun guztiagatik... erraz jarriko dizugu! Hartu pastela eta bolia, epa! papera eta bolia, Km0 produkturekin prestatutako tarta frantseseko errezeta benetan gozoa dakarkizugu eta. Hori itxura... ezta?

tarta-francesa-de-avellana

 180 g Kaiku Km0 bifi jogurt hurrekin
 3 arrautza
 80 g ezti
 Banilla-estraktua
 225 g arto-irin
 2 koilarakada eta erdi legamia-hauts
 65 g oliba-olio
 Gatza
Apaintzeko:
 200 g basafruitu
 2 Koilarakada azukre zuri
 1 Limoi
1

Bol batean basafruituak, azukrea eta limoi-ura nahastuko ditugu. Hozkailuan geroko gordeko dugu.

2

Bol handi batean arrautzak, eztia, olioa, jogurta eta banilla-estraktua irabiatuko ditugu. Irin bahetua eta legamia gehitu eta ondo nahastuko dugu.

3

Aurretik koipetutako tarta molde batean nahasketa isuriko dugu. 175 ÂșC-tan labekatuko dugu 35 bat minutuz edo, zotz batekin zulatzean, zotza garbi atera arte.

4

Apaintzeko: Tarta 10 minutuz jalkitzen utzi eta moldetik aterako dugu. Apaintzeko, kontuz basafruituak eta hur birrindua jarriko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0