Print Options:

Idiazabal gazta tarta errezeta

Yields10 ServingsTotal Time1 hr

Gustuko duzu gazta-tarta? Ezagutzen duzu Idiazabal gazta? Orduan, ezin duzu galdu errezeta erraz eta zoragarri hau!

OSAGAIAK:
 4 arrautza
 200 g azukre
 400 g gazta-krema
 100 g Idiazabal gazta
 250 g Kaiku KM0 esne osoa
 2 koilarakada gari-irin
 Masustak
 Mendafina
MATERIALAK:
 Molde desmoldagarri zirkularra
1

Arrautzak eta azukrea irabiatuko ditugu. Gazta-krema eta Idiazabal gazta birrindua gehitu eta berriro irabiatuko dugu.

2

Esnea eta irina gehitu eta nahastuko ditugu.

3

Moldea labe-paperarekin estali, orea bertan bota eta 220 ºCetan labean erreko dugu 40 bat minutuz.

4

Masustez lagundu eta mendafinarekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0