Print Options:

Intxaur moussea

Yields6 ServingsTotal Time25 mins

Mmmmm, bai krematsua den intxaur mousse hau! Eta gainera, zaporetsua benetan, postre gozo‑gozoa eta edonoiz prestatzeko erraza. Animatuko?

OSAGAIAK
Intxaur moussearentzat:
 2 zuringo
 50 g azukre
 3 jogurt Kaiku Km0 Bifi Intxaur
 40 g intxaur
Apaintzeko:
 Eztia
 Intxaurrak
1

Intxaur moussearentzat: merenge bat prestatuko dugu zuringoak irabiatuz azukrea pixkanaka gehitzen dugun bitartean. Hotzean geroko gordeko dugu.

2

Kaiku Km0 Bifi Intxaur jogurtak bol batean botako ditugu eta intxaurrak pixka bat birrinduak gehituko ditugu. Nahastuko dugu osagaiak integratu arte.

3

Gordetako merengea pixkanaka gehituko dugu, mihi baten laguntzarekin inguratze-mugimenduak egingo ditugu.

4

Apaintzeko: edalontzitxoetan botako dugu eta gainazala eztiarekin eta intxaurrekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 6