Print Options:

Intxaur opiltxoak txokolatearekin laranjatan

Yields2 ServingsTotal Time35 mins

Eskolan bi egun daramagu‍, indarrak berritzeko unea da, eta hori lortzeko intxaur eta txokolate opiltxoa baino hoberik al dago? Askaltzeko gure Kaiku Bifi Km0 jogurtak oso gustuko izateaz gain, haiekin errezeta gozo-gozoak prestatu nahi badituzu, ezin duzu galdu!

tortitas con chocolate y nueces

OPILTXOAK PRESTATZEKO:
 200 g gozogintza-irin
 15 g azukre beltz
 5 g legamia kimiko
 Gatza
 50 g Kaiku Km0 gurin
 1 Arrautza
 2 jogurt Kaiku Bifi Km0 intxaurrekin
TXOKOLATEA PRESTATZEKO:
 200 g txokolate beltz
 1 Laranja
 Kanela-hautsa
 30 ml Kaiku Km0 esne erdigaingabetu
 Jengibre hautsa
APAINTZEKO:
 Intxaurrak
 Laranja-birrindura
1

Opiltxoak prestatzeko: irina, azukrea, legamia eta gatza ontzi zabal batean bahetuko ditugu. Arrautza, gurin urtua eta jogurtak gehitu eta ondo irabiatuko dugu nahasketa homogeneoa lortu arte.

2

Oliba-olioa duen zartagin batean, ore pixka bat jarri eta gorritu arte itxarongo dugu. Buelta eman eta beste aldetik kozinatuko dugu. Plater batean jarri eta prozesua errepikatuko dugu orea amaitu arte.

3

Txokolatea prestatzeko: txokolatea maria bainuan urtuko dugu esnearekin batera eta irabiatuko dugu. Laranja-birrindura, kanela, jengibrea gehituko ditugu eta irabiatzeari utzi gabe kozinatuko dugu 5 minutuz gutxi gorabehera.

4

Apaintzeko: opiltxoak gustukoen dugun platerean jarriko ditugu, txokolate saltsa gehituko dugu eta intxaurrekin zein laranja-birrindurarekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0