Print Options:

Intxaursaltsa

Yields4 ServingsTotal Time40 mins

Ezagutzen duzu Euskal Herriko postre tipiko hau? Arrautzesnearen tankera dauka, hura bezain krematsua, baina bestelako zapore zoragarri batekin. Dasta ezazu!

OSAGAIAK:
 125 g intxaur zurituak
 500 ml esne
 125 g azukre
 Kanela-adaxka bat
APAINTZEKO:
 Maria gailetak
 Menda
1

Esnea kanelarekin irakingo dugu, 5 minutuz jalki eta adaxka kenduko dugu.

2

Intxaurrak xehe-xehe egingo ditugu ore bat lortu arte eta esnera gehituko dugu azukrearekin batera. Su txikian izango dugu loditu arte, 20 minutuz gutxi gorabehera.

3

Intxaursaltsa nahien ditugun ontzietan banatu eta hoztuko dugu.

4

Gaileta birrinduekin eta menda hostoekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0