Print Options:

Jogurt krema udare melatuarekin

Yields6 ServingsTotal Time40 mins

Benetan gustuko izango duzun postrea proposatzen dizugu gaur. Jogurt krema udare melatuarekin! Erabili bol hondoko fruta helduak! Ez ezazu ezer alferrik galdu eta erabili itzazu errezeta zoragarri honetan. Udari ukitua gozo-gozoa da eta frutak jateko modu zoragarria. Ezagutu urratsez-urratsa gure webean!

OSAGAIAK
Udare melatua prestatzeko:
 40 g azukre beltz
 150 ml ur
 350 g udare heldu (ustiapen-produktua
 1 Banilla-zorro
Jogurt krema prestatzeko:
 3 jogurt azukretu Kaiku Bifi Km0
 100 g esne kondentsatu
 1 Limoi
Apaintzeko:
 100 g gaileta birrindu
 20 g Kaiku gurin urtu
Materialak:
 Plateratzeko edalontziak
1

Udare melatua prestatzeko: kazo batean azukrea eta ura nahastuko ditugu. Banilla-zorroa ireki, haziak atera eta bi aldeak kazoan jarriko ditugu. Berotuko dugu almibar moduko testura lortu arte.

2

Udarea zati ez oso txikietan moztuko dugu gehiegi desegin ez daitezen, aurreko nahasketara gehitu eta dena 10 minutuz nahastuko dugu su leunean. Banilla-zorroa kendu eta nahasketa birrinduko dugu.

3

Bitartean, jogurt krema prestatuko dugu: bol batean jogurtak botako ditugu esne kondentsatuarekin, limoi birrindua eta zukua gehituko ditugu eta irabiatuko dugu nahasketa leuna eta homogeneoa lortu arte.

4

Apaintzeko: gailetak gurin urtuarekin nahastu eta geroko gordeko ditugu. Gustukoen ditugun edalontzien oinarrian udare melatu pixka bat plateratuko dugu, ondoren jogurt krema gehituko dugu eta amaitzeko, gaileta birrinduekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0