Print Options:

Kaki eta kanela bizkotxoa

Yields8 ServingsTotal Time1 hr 10 mins

Errezeta hau... Kaki-karagarria da! Umeak zein nagusiak liluratuko ditu. Apuntatu behar duzun guztia eta ekin lanari Kaki eta Kanela Bizkotxo honekin

OSAGAIAK:
Bizkotxoaren oinarrirako:
 Kaiku gurina
 2 Kaki
 20 ml Ezti
Bizkotxorako:
 3 arrautza
 40 g azukre
 1 Kaki
 200 ml Kaiku Km0 esne erdigaingabetua
 40 ml oliba-olio leun
 200 g Arto-irin
 5 g Kanela - hauts
 1 Legamia zorro
Materialak:
 Bizkotxozko molde desmoldagarri errektangularra
1

Bizkotxoaren oinarrirako: moldea koipeztatuko dugu irin geruza lodi batekin eta kakiak xerretan moztuko ditugu. Moldearen oinarrian jarriko ditugu eta eztiz estaliko ditugu.

2

Bizkotxorako: bol batean, arrautzak eta azukrea irabiatuko ditugu harrotu eta bere bolumena bikoiztu arte. Beste kakia kubotxotan moztuko dugu eta nahasketara gehituko dugu esnearekin eta oliba-olioarekin bat.

3

Amaitzeko, irina, kanela-hautsa eta legamia bahetuko ditugu, eta dena pixkanaka-pixkanaka nahastuko dugu.

4

Orea moldean botako dugu eta 180 ÂșC-tan 45 minutuz labekatuko dugu. Hozten utzi eta bizkotxoa moldetik aterako dugu.

Nutrition Facts

Servings 0