Print Options:

Kuia eta intxaur ogitartekoak gazta kremarekin

Yields4 ServingsTotal Time1 hr 15 mins

Gaur sorgin gaua izan zen.. Ziur plan ona izan zenuela!Baina azkenean "kalabazak" eman badizkizute, animatu postre hau prestatzera. Guri ikaragarri geratu zaigu!

Bocaditos de calabaza y nueces con crema de queso

Kuia oinarrirako:
 450 g kuia
 15 g intxaur
 3 arrautza
 2 jogurt natural Gurea Kaiku Km0
 100 ml oliba olio virgen extra
 240 g irin
 1 koilarakada hauts legamia
 80 g azukre beltz
 Gatza
 Kanela
 Jengibre hautsa
Apaintzeko:
 100 g gurin
 200 ml azukre glacĂ©
 Kanela
 Intxaurrak
1

Kuia oinarria prestatzeko: Kuia ur lapiko batean egosten dugu 30 minutuz gutxi gorabehera, iragazi egiten dugu eta intxaurrekin batera txikitu. Nahasketa ontzi batean jartzen dugu eta arrautzekin, jogurta eta olioarekin nahastu.

2

Aurreko ontziaren gainean, irina bahetzen dugu eta legamia eta azukrea gehitu. Ondoren, gatza, kanela eta jengibrea, eta irabiatzen dugu. Masa hau erretilu batean jartzen dugu labe paperarekin eta 180 gradutan 30 minutuz laberatzen dugu, gutxi gorabehera. Geroko gordeko dugu.

3

Apainketa prestatzeko: Gurina giro tenperaturan azukre glacé eta krema-gaztarekin nahastuko dugu krema homogeneo bat lortu arte. Kuia bizkotxoa desmoldekatzen dugu eta goi aldea krema-gaztaz estaliko dugu.

4

Zatituko dugu eta kanela zein intxaurrekin apaindu.

Nutrition Facts

Servings 0