Print Options:

Laranjazko bizkotxoa

Yields10 ServingsTotal Time1 hr

Bizkotxoaren gozoa eta laranjaren zitrikoak bat eginda. Liluratu egingo zaitu!

OSAGAIAK:
Bizkotxoa egiteko:
 150 g azukre
 1 laranja
 3 arrautza
 50 ml oliba-olio leun
 200 ml Kaiku Km0 esne erdigaingabetu
 300 g irin
 gozogintzako berantzagia, zorro 1
 Gatza
Glaseatua egiteko eta apaintzeko:
 150 g glas azukre
 Laranja erdia
 Intxaurrak
 Laranja konfitatua, txokolatetan bustia
 Mendafina
Materialak:
 Bizkotxoa egiteko moldea
1

Bizkotxoa egiteko: Azukrea eta laranja-birrindura nahastuko ditugu, harik eta testura homogeneo bat lortu arte.

2

Arrautzak gehitu eta guztia harrotuko dugu. Harrotu ostean, laranja beraren zukua, oliba-olioa eta esnea gehituko ditugu, eta berriro ere nahastuko.

3

Irina eta berantzagia bahetuko ditugu aurreko orearen gainean; ondu eta nahastu egingo dugu. Olioz eta irinez igurtzitako molde batean ipiniko dugu orea, eta 40 minutuz edukiko dugu labean, 180 ÂșC-tan.

4

Glaseatua egiteko eta apaintzeko: Aparteko katilu batean, glas azukrea laranja zukuarekin irabiatuko dugu, eta bizkotxoaren gainean botako. Intxaurrak eta laranja konfitatuak birrindu, eta gainean hautseztatuko dugu, mendafin orriekin batera.

Nutrition Facts

Servings 0