Print Options:

Lima eta limoizko krema

Yields4 ServingsTotal Time30 mins

Lima eta limoizko krema erraz eta goxo bat! Lau urrats bizkorretan, errezeta krematsu hau prestatu ahalko duzu, izugarri gustatuko zaizun ukitu zitriko batekin! Jakin nahi duzu nola prestatu dugun? Ikusi nola urratsez urrats gure webgunean!

OSAGAIAK:
Lima eta limoizko krema egiteko:
 80 g artirin fin
 500 ml Gurea Kaiku Km0 esne
 100 g azukre
 300 g krema-gazta
 3 lima
 2 limoi
Apaintzeko:
 Lima 1en birrindura
  Menda-orriak
1

Krema egiteko: katilu batean, artirin fina esne pixka batekin disolbatuko dugu. Disolbatu ondoren, ontzi batera isuriko dugu gainerako esnearekin, eta berotu egingo dugu. Azukrea gaineratu eta nahastu egingo dugu, harik eta loditu arte.

2

Une horretan, sutatik erretiratu eta ontzia hozten utziko dugu. Aldi berean, krema-gazta katilu handi batean ipini eta apur bat irabiatuko dugu; ondoren, aurreko multzoa gaineratuko diogu.

3

Nahasketa horren gainean limak eta limoiak birrinduko ditugu, eta haien zukua ere gaineratuko dugu. Nahastu egingo dugu, krema homogeneo bat lortu arte.

4

Apaintzeko: krema gehien gustatzen zaizkigun katiluetan zerbitzatu, eta gainetik lima birrinduarekin eta menda-orriekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 4