Print Options:

Limoizko euskal pastela

Yields8 ServingsTotal Time1 hr 15 mins

Euskal Herrian pastelak ere jaten ditugu... Baina euskal pastelak! Ezin izan diegu limoizko euskal pastela prestatzeko gogoei eutsi, eta zuk, eutsi ahalko diezu?

OSAGAIAK
Limoizko kremarako:
 150 ml Kaiku Km0 Esne Oso
 3 gorringo
 60 g azukre
 60 g arto-irin fina
 2 limoi
 2 limoizko jogurt Bifi Kaiku Km0
Orerako:
 400 g arto-irin
 1 Legamia zorro
 150 g azukre
 150 g Kaiku gurin
 1 gorringo
 3 Arrautza
Materialak:
 Molde zirkularra
1

Limoizko kremarako: esnea kazolatxo batean berotuko dugu. Katilu batean, gorringoa, azukrea eta arto-irin fina irabiatuko ditugu.

2

Limoien birrindura eta limoizko Bifi jogurtak gehituko ditugu. Esnea bero dagoenean, nahasketa botako dugu eta loditu arte berotuko dugu. Hozten utziko dugu.

3

Orerako: Arto-irina eta legamia bahetuak nahastuko ditugu azukrearekin. Gurina pomada-puntuan, gorringoak eta arrautzak gehituko ditugu, nahasketa homogeneoa lortu arte nahastuko dugu.

4

Moldea koipeztatu eta irineztatuko dugu, ore erdia bota eta barrualdea limoizko kremarekin beteko dugu. Gainerako orearekin estali eta 190 ÂșC-tan labekatuko dugu 30 minutuz.

Nutrition Facts

Servings 0