Print Options:

Marrubizko eta pistatxozko erroskillak

Yields4 ServingsTotal Time45 mins

Klasiko bat zara edo gauza berriak dastatzera animatuko? Guk berritzea maite dugu eta, batez ere, emaitza ikaragarria bada, marrubizko eta pistatxozko erroskila hauek adibidez!

OSAGAIAK:
Erroskillak prestatzeko:
 4 arrautza
 95 g azukre
 60 g Kaiku gurin
 2 jogurt Gurea Kaiku Km0 marrubi zaporezkoak
 1 limoi
 300 g gari-irin
 1 zorro gozogintza legamia
Apaintzeko:
 Marrubi marmelada
 100 g marrubi
 Pistatxoak
1

Erroskillak prestatzeko: arrautzak eta azukrea irabiatuko ditugu aparra atera eta bolumena bikoiztu arte.

2

Marrubizko Gurea jogurtak irabiatuta, gurin urtua eta limoi-birrindura gehituko ditugu. Nahasketa horren gainean, gari-irina eta gozogintza-legamia bahetuko ditugu.

3

Dena nahastuko dugu eta gurinaz aurretik koipeztatutako donut moldeetan banatuko dugu. 185 ÂșC-tan labekatuko dugu 15-20 minutuz, hozten utzi eta moldetik aterako ditugu kontu handiz.

4

Apaintzeko: erroskillen gainazala marrubi marmeladaz igurtziko ditugu eta laurdenetan zatitutako marrubiak kokatuko ditugu. Pistatxo birrinduekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0