Print Options:

Masustazko eta albakazko aperitiboak

Yields1 ServingTotal Time2 hrs 50 mins

Albaka-hosto batzuk badituzu, eta ez badakizu zer egin haiekin, hona hemen errezeta liluragarri bat: masustak, gailetak eta esne-gaina. Zuri ere ahogozoa egin zaizu? Irristatu pantailan eta ezagutu nola egin ditzakezun masustazko eta albakazko aperitibo batzuk!

OSAGAIAK:
Oinarria egiteko:
 150 g osoko gaileta
 80 g Kaiku Km0 gurin urtu
Krema egiteko:
 5 gelatina-orri
 250 ml Kaiku Km0 esne-gain, harrotzeko
 Albaka-hostoak (aprobetxamendu-produktua)
 3 Kaiku Bifi Km0 masusta-jogurt
 150 g krema-gazta
 100 g azukre
Edertzeko:
 Masustak
1

Oinarria: birrindu osoko gailetak eta nahasi gurin urtuarekin. Moldea laberako paperez estali, eta jarri nahasketa labeko erretiluan.

2

Krema egiteko: batetik, hidratatu gelatina-hostoak uretan. Beste alde batetik, berotu esne-gainaren erdia kazo batean, eta gehitu albaka. Kea atera orduko, kendu sutik, eta utzi egosten 5 minutuan. Ondoren, kendu albaka.

3

Gehitu gelatina xukatua eta jogurtak, gazta eta azukrea. Gero, eragin denari. Esne-gain harrotuarekin nahasiko dugu, eta mugimendu zirkularrak egingo ditugu, den-dena ondo nahasteko.

4

Galletazko oinarriaren gainean nahasketa hori isuriko dugu, eta hozten utziko dugu bi orduz. Azkenik, moldetik aterako dugu tarta, anoak zatituko ditugu, eta masustaz edertuko dugu.