Print Options:

Meloi, marrubi eta feta gazta entsalada

Yields4 ServingsTotal Time25 mins

Ikasturte berriarekin, helburu berriak hasten dira, eta guk honakoa proposatzen dizugu! Hozkailuaren tiraderaren hondoan elikagai freskoak alferrik ez galtzea Eta egiteko, entsalada honekin hasiko gara. Meloia, marrubiak eta feta gazta eskura al duzue? Ekin lanari!

imagen de ensalada

OSAGAIAK
Entsalada prestatzeko:
 ½ meloi xerretan
 100 g marrubi
 300 g errukula
 100 g intxaur
 120 g feta gazta
Ongailua prestatzeko:
 2 jogurt Kaiku Gurea
 1 Lima
 Menda hostoak
 1 ezti koilarakada
 Gatza
 Oliba-olioa
Apaintzeko:
 Masustak
 Menda hostoak
1

Entsalada prestatzeko: meloia triangelutan moztuko dugu eta marrubiak laurdenetan, bol handi batean jarriko ditugu eta errukula gehituko dugu.

2

Intxaurrak labana batekin txikituko ditugu eta feta gazta papurtuko dugu. Aurreko bolera gehituko ditugu eta dena nahastuko dugu. Geroko gordeko dugu.

3

Ongailua prestatzeko: Kaiku Gurea jogurt naturalak bol batean isuri eta hagaxka batekin irabiatuko dugu limaren zukuarekin eta birrindurarekin, menda hosto txikituekin, eztiarekin, gatzarekin eta oliba-olioarekin batera.

4

Apaintzeko: entsalada gustukoen dugun platerean jarriko dugu, masustekin eta menda hostoekin apainduko dugu eta onduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0