Print Options:

Opiltxoak basafruitu eta eztiarekin

Yields4 ServingsTotal Time45 mins

Errezeta honek gosari itxura dauka! Edo bazkari, askari,... Edozein ordutan nahi dugulako! Opiltxo gozo-gozo hauek Basafruituekin eta Eztiarekin prestatzera animatu bai? Asko prestatu... Denek dastatu nahiko dituzte eta!

OSAGAIAK
 2 Arrautza
 250 ml Kaiku Km0 esne oso
 1 Bainilla-esentzia koilarakadatxo
 40 g Kaiku gurin
 220 g arto-irin
 30 g azukre
 3 g legamia
Betetzeko eta apaintzeko
 50 g marrubizko marmelada
 Eztia
 Masusta gorriak
 Ahabiak
 Marrubiak
1

Opiltxoentzat: bol batean, arrautzak irabiatuko ditugu aparra atera arte eta esnea, bainila-esentzia eta gurin urtua gehituko ditugu. Dena nahastuko dugu.

2

Bol batean, arto-irina, azukrea eta legamia gehituko ditugu eta irabiatuko dugu nahasketa likidoa lortu arte.

3

Zartagin batean, gurin pixka bat botako dugu, berotuko dugu eta aurreko nahasketaren zali bat botako dugu. Bi aldetatik kozinatuko dugu.

4

Betetzeko eta apaintzeko: marrubizko marmelada zabalduko dugu opiltxo bakoitzaren gainean eta bata bestearen gainean jarriko ditugu. Eztia gainetik botako dugu eta basafruituekin apainduko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 4