Errezeta honetan, Kaiku Km0tokiko produktu onenez gainera, gure herriko klasiko bat ere ekartzen dizuegu: Idiazabal gazta! Ber-bertako platera!
Zartagin batean, oliba-olio pixka batekin, baratxuri-ale xehatua eta pinaziak gorrituko ditugu.
Txanpinoiak, albaka, gatza eta piperbeltza erantsiko ditugu. Idiazabalgo gazta pixka bat birrindu, esnegaina gehitu eta nahastu egingo dugu.
Urez irakiten dagoen eltze batean, pasta egosiko dugu 8 minutuz gutxi gorabehera.
Saltsarekin nahastu, eta albaka freskoarekin eta gazta birrinduarekin apainduko dugu.
Servings 0