Print Options:

Pasta-entsalada, gazta urdinarekin eta sagarrarekin

Yields4 ServingsTotal Time35 mins

Nork esan zuen entsaladak jatea aspergarria zela? Bete zure platera kolorez eta zaporez, pasta-entsalada honekin, gazta urdinezko saltsa eta sagarrarekin, eta egiaztatu entsalada jatea dibertigarria eta atsegingarria dela!

OSAGAIAK:
Entsaladarako:
 400 g pasta (farfalle edo tximeleta motakoa)
 Ura
 Gatza
 300 g ardi-mihi
 150 g cherry tomate
 1 sagar
 20 g intxaur
Gazta urdin eta sagarrezko saltsarako:
 200 ml Gurea Kaiku Km0 esne erdigaingabetu
 Sagar-bihotzak (aprobetxamendu-produktua)
 100 g gazta urdin
 Erromero freskoa
 2 ezti-koilarakada
1

Entsaladarako: pasta eltze batean egosiko dugu, gatzdun ur ugaritan, 10 bat minutuz, edo, bestela, al dente egon arte. Xukatu, hozten utzi eta bol batean botako dugu.

2

Ardi-mihiak, cherry tomateak (erditan), sagar zatitua (bihotza bereizita) eta intxaur xehatuak gehituko dizkiogu. Guztia nahastu eta gehien gustatzen zaigun platerrean jarriko dugu.

3

Saltsarako: Gurea Kaiku Km0 esne erdigaingabetua eltze batean isuri eta sagar-bihotzekin batera berotuko dugu. Infusionatzen utziko dugu minutu batzuez, eta sagarra aterako dugu.

4

Gazta urdina, erromero xehatua eta eztia gehituko dizkiogu, eta gazta urtu arte eragin. Entsalada gazta urdin eta sagar saltsarekin onduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0