Print Options:

Perretxikozko bolobanak jogurt eta gazta saltsarekin

Yields6 ServingsTotal Time30 mins

Gaur hasierako plater bat proposatzen dizugu, familia osoak gustuko izango duena. Perretxikozko bolobanak jogurt eta gazta saltsarekin!

OSAGAIAK:
Perretxikoak prestatzeko:
 150 g belarri landu
 150 g onddo
 20 g Kaiku gurin
 Gatza
 80 ml modenako ozpin baltsamiko
Jogurt saltsa egiteko:
 1 Gurea Kaiku Km0 jogurt
 100 g krema-gazta
  Gatza
  Piper beltza
 Xarbot lehorra
Bolobanak prestatzeko:
 6 boloban ertain
 Masusta gorri marmelada
 6 masusta
 Tipulina
1

Perretxikoak prestatzeko: belarri landuak zatitu eta moztutako onddoekin batera gurin pixka batekin salteatuko ditugu gorritu arte. Behin gorrituak, gatza nahiera eta ozpin baltsamikoa gehituko ditugu. Urritu eta geroko gordeko dugu.

2

Jogurt eta gazta saltsa egiteko: bol batean jogurta eta krema-gazta, gatz pixka bat, piperbeltza eta xarbot lehorra nahastuko ditugu. Dena ondo nahastuko dugu testura homogeneoa lortu arte.

3

Bolobanak prestatzeko: saltsa bolobanen oinarrian banatuko dugu, gainean masusta gorri marmelada pixka bat jarriko dugu eta bere gainetik perretxikoen nahasketa.

4

Boloban bakoitzaren gainean masusta gorri bat jarri eta amaitzeko tipulina txikituarekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0