Print Options:

Txokolate budina

Yields4 ServingsTotal Time25 mins

Kaiku Km0n klasikoak gustuko ditugu eta, oraingoan, koko birrinduarekin dekoratutako txokolate budina dakarzuegu. Oso erraz prestatu daitekeena etxean oinarrizko osagaiak baino ez dauzkagun egunetan. Hartu oharrak! Arrautzak, esnea, kakaoa, azukrea eta arto-irina. Badago!

Pudin de chocolate

 500 ml Kaiku Km0 Gurea esne erdigaingabetu
 2 arrautza
 125 g azukre
 Bainila azukrea
 75 g kakao-hauts
 90 g arto-irin
Apaintzeko
 Koko birrindua
 Ahabiak
 Masustak
1

Katilu batean 400 ml esne berotuko ditu su motelean. Bestalde, gainerako esnea arrautzekin, azukre zuriarekin, bainila azukrearekin, kakaoarekin eta arto-irinarekin nahastuko dugu.

2

Ondo irabiatu eta katiluan gehituko dugu esne beroarekin. Nahaste homogeneo eta lodia lortu arte nahastuko dugu.

3

Aldez aurretik koipetutako moldeetan orea bota, paper gardenarekin estali eta hozten utziko dugu 24 orduz.

4

Moldeetatik atera eta koko birrinduarekin, ahabiekin eta masustekin apainduko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0