Print Options:

Txokolate zuri eta lima pannacotta

Yields4 ServingsTotal Time2 hrs 25 mins

Euskaraz honako esamoldea daukagu: Adiskidetasuna da, bizitzaren errezetan, osagairik garrantzitsuenaBaina dena hobe daiteke lagun hori Km0 produktuekin egindako txokolate zuri eta lima pannacotta batekin badator, ez da hala?

fotografia pannacotta

OSAGAIAK:
Pannacotta prestatzeko:
 600 ml Kaiku Km0 harrotzeko esne-gain
 200 g txokolate zuri
 1 ezti Koilarakada
 1 lima
 3 geltaina-orri
Apaintzeko:
 Fruitu gorriak
 Lima-birrindura
 Txokolate zuria
1

Pannacotta prestatzeko: Kaiku Km0 harrotzeko esne-gaina lapiko batean berotuko dugu, txokolate zuria gehituko dugu urtu arte.

2

Irabiatzeari utzi gabe, azukrea eta lima baten zukua zein birrindura gehituko ditugu. Uretan aurretik bustitako gelatina-orriak gehitu eta disolbatu arte irabiatuko dugu.

3

Orea gustukoen dugun edalontzitxoetan jarriko dugu eta hozkailuan hozten utziko dugu 2 orduz gutxi gorabehera edo gatzatu arte.

4

Apaintzeko: fruitu gorriak pannacottaren oinarrian jarriko ditugu eta lima-birrindurarekin eta txokolate zuriarekin apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0