Print Options:

Txokolatezko eta Kafezko Irabiatua

Yields2 ServingsTotal Time15 mins

Nahi duzu txokolate eta kafezko irabiatu zoragarri bat hartu meriendan? Jakina, hemen bertako esnearen zapore guzti-guztiarekin!

OSAGAIAK:
Irabiatua egiteko:
 400 ml Kaiku Km0 esne osoa
 5 g kafe disolbagarri
 50 g txokolate, urtzekoa
 20 g azukre
 Kanela ehoa, koilarakada erdia
Apaintzeko:
 Urtzeko txokolatea
 Almendrak
1

Esnea berotuko dugu, irakin arte, eta ontzi batean ipiniko dugu irabiatzeko.

2

Kafe disolbagarria eta urtzeko txokolatea gehituko ditugu (azken hori apur bat ebakita), baita azukrea eta kanela ehoa ere.

3

Irabiatu harik eta testura homogeneoa lortu arte, eta zerbitzatu egingo dugu.

4

Txokolate eta almendra birrinduz apainduko dugu.

Nutrition Facts

Servings 0