Print Options:

Txokolatezko krepez eginiko tarta

Yields12 ServingsTotal Time1 hr

Tarta + krepeak + txokolatea = etxean errezeta hori egiteko gogo handia. Ados zaude, ezta? Aprobetxa ezazu errezeta liluragarri hori eta presta ezazu halakorik egitea merezi duen hurrengo festa berezirako.

OSAGAIAK:
 600 ml Kaiku Km0 esne gaingabetu
 50 g Kaiku gurin
 5 arrautza
 120 g azukre
 175 g gari-irin
 Oliba-olio suabea
 Kakao-krema
Apaintzeko:
 Txokolate beltza
 250 g gerezi
 Arbendol birrinduak
1

Irabiagailuko ontzi batean esnea, irin urtua, arrautzak, azukrea eta gari-irina jarriko ditugu. Dena batera irabiatuko dugu, nahaste homogeneoa lortu arte.

2

Zartagin lau bat hartu eta oliba-olioz koipeztatuko dugu. Berotu ondoren, aurreko nahastearen apur bat botako dugu. Nahastea hedatuko dugu, zartaginaren oinarri osoa estali arte. Aldi bietatik kuzinatuko dugu. Prozesu hori errepikatuko dugu, ore guztia amaitu arte.

3

Tarta zerbitzatzeko erabiliko dugun ontzian krepeak jarriko ditugu, bata bestearen gainean. Krepe bakoitzaren azalera kakao-kremaz estaliko dugu, azken krepearena izan ezik.

4

Tarta apaintzeko, txokolate arraspatua, erditik zatitutako gereziak eta arbendol birrindu gutxi batzuk gehituko ditugu.

Nutrition Facts

Servings 0