fbpx

Esneari, esnearen propietateei eta esnearen onurei buruz hitz egin nahi dizuegu. Gaur egun zalantzak daude esnearen kontsumoaren gainean, helduentzat onuragarria den, lodituko garen… Dena den, esneari buruzko sineskeriak alde batera utzita, gogoan eduki behar duzu dieta orekatzeko elikagai egokienetako bat dela. Gehiago jakin nahi?

Esnea ezinbesteko elikagaia da adin guztietan, esnearen propietateak gure bizitza osoan behar izaten ditugulako. Esnearen propietateak ezagutzen al dituzu?

PROTEINAK

Esneak propietate asko dauzka, eta giharren masa osatzen laguntzen digu. Horrela, indartsu sentituko gara, eta etekin handiena aterako diogu gure eguneroko bizitzari.

GANTZ-AZIDOAK

Esneak A, B eta E bitaminen kopuru handia ematen digu; horrez gain, propietate antioxidatzaileak dauzka, eta gure organismoa zaintzen laguntzen digu (besteak beste, zelulen zahartzearen aurka).

KARBOHIDRATOAK

Esneak ematen dizkigun osagai guztiak, eta, besteak beste, karbohidratoak direla eta, funtsezkoa da umeen garapenerako.

KALTZIOA

Baliteke kaltzioa izatea esnearen ezaugarri ezagunena: esnekiek kaltzio kopuru handia ematen digute eta, duda barik, esnea hartzea kaltzioa hartzeko modurik azkarrena da. Argi jakin behar dugu osagai horrek gure gorputzean izaten duen funtzioa: hezurrak eta giharrak indartzea. Izan ere, gure bizitzako etapa guztietan kontuan hartu eta oso ondo zaindu beharko ditugu.

Kaiku Km0 esne aukeren artean gehien komeni zaizuna aukeratu ahalko duzu: osoa, erdigaingabetua edo gaingabetua. Guztiek esnearen berezko propietateak dituzte, eta onurak ekarriko dizkizute. Ezin zen gutxiagorako izan, hainbeste kontsumitzen den eta hain osoa den elikagai bat izanik. Esnerik onena, kalitate handienekoa, hemengoa. Eta, zuk, behar duzun esne guztia hartzen al duzu?

Utzi iruzkina