fbpx

Gero eta haur gehiagok ematen dute denbora bakarrik eta euren etxeetan jolasten, jolas tradizionalak ere ezagutu gabe, zeinekin euren gurasoek, osaba-izebek edo aitona-amonek euren haurtzaroan zehar gozatu duten. Ez duzu uste Gabonetako oporrak une ona direla zure seme-alabek euren aisialdirako ohiturak aldatzeko eta betiko jolasez gozatzen hasteko? Gainera, aprobetxatu aspaldi egiten zenuen bezain ondo pasatzeko!

 

Sokatira gogoan duzu, ezta?

 

Parte-hartzaile kopuru bera, bakoitza sokaren mutur batean, zuten bi talde zituen jolasa zen. Sokaren mutur bakoitzean, eta taldekideak kokatzen diren tokiaren aurrean, zapi bat lotu behar da. Lurrean, lerro bat margotu behar da klarionarekin, zelai erdia adierazten duena.

 

1, 2 y…3! Talde biek euren aldera tiraka hasi behar dute, talde galtzailearen banderatxoa erdiko lerroa gainditu arte. Eta orduan amaitzen da partida.

 

Eta… armiarmaren jolasa?

 

Jolas erraz eta dibertigarria, zeinarekin orduak eta orduak eman ditugun jolastokian geure lagunekin.

 

Jokalari guztiak zelai baten aldean kokatu behar ziren. Hiru arte zenbatzean, irudizko lerro bat gainditu behar zuten, zeinean “armiarma” mugitzen zen modu horizontalean, beste aldera heldu arte. Harrapatutako parte-hartzaile bakoitza armiarma-sarera, hau da, erdiko jokalarira gehitu behar zen eskutik helduta. Hortik aurrera, batera jolasten zuten, gainerako jolaskideak harrapatzeko asmoarekin.

 

Harrapatuta ez zegoen bakarra zen irabazlea, gainerakoak, ordea, armiarma-sarearen harrapakin ziren!

 

Baina gure gustukoena beti izan da… Kiskilla-miskilla!

 

Hiru ta hiru sei, hiru bederatzi, hamar hemeretzi, bat hogei, Kiskilla ta miskilla… Zuek ere abestia buruan duzue, ezta?

 

Gogoratzen duzue nola jolasten zen? Denok biribilean eseri behar zarete eta begiak estali. Bat izan ezik, zapatilaren arduraduna, gainerakoen inguruan biratu behar duena gainerakoek abestia aldi berean abesten dugun bitartean. Abesten amaitzean, guztiok gure atzean begiratu behar dugu, batek “pertsonaiak” utzitako zapatila izango baitu. Bizkarrean zapatila duenak azkar altxatu eta korrika egin behar du zapatila uztean erronka bota diona harrapatzeko. Horrek bestearen lekura heltzeko ahalegina egin behar du harrapatua izan baino lehen.

 

Biribilean lekurik gabe gelditzen den pertsona, zapatila beste jolaskideen atzean uzteko ardura izango du.

 

Aparteko oroimenak, ezta? Etxeko txikinei jolas hauek eta beste asko irakasteko unea da, eurek ere Gabonetako oporretan batzuetan agertzen diren eguzki izpiez ere goza dezaten! Kontaiguzu iruzkinetan zein zen zure haur-jolas gustukoena!

Utzi iruzkina