fbpx

Eskolan hasteko garaia iritsi denean, etorri zaigu berriro ere goizean goizeko buruhauste nagusia: zure seme-alabari gosaria emateko unea, eskolara joan aurretik. Goizean horren garaiz eta zalapartaka jaikita, ezinezkoa izaten da batzuetan txikiek gosaltzea. Baina ezin duzu amore eman! Kontu bat garbi dago eduki beharra: oinarri-oinarrizkoa da haurrek esnea hartzea eskolara joan aurretik.

Esneak protagonista izan beharko luke zure seme-alabaren eguneroko elikaduran. Elikagai honek nutrizio-balio handia du, eta kaltzio-iturri bikaina da, hezurrak eta hortzak indartzeko. Hori dela eta, hiru gomendio erabilgarri emango dizkizugu, eskolara joan aurretik esnea hartzen ez duten haurrentzat. Goazen!

NAHASTU ESNEA FRUTAREKIN

Errazen-errazena zera da, irabiaki bat egitea, esnea eta fruta nahastuta. Hartara, bi elikagai garrantzitsu emango dizkiozu zure seme-alabari batera: esnearen propietateak eta egunean hartu beharreko fruta-piezak, elkarrekin bat eginda. Esne hutsa edateak baino zapore askoz ere atseginagoa du, eta errazago hartuko du goizean. Gainera, egundoko gosaria prestatzeko beste gomendio bat ere emango dizugu: bota irabiakiari zerealak edo Maria gailetaren bat… Et voilà ! Gosaririk bikainena prestatzeko behar duzun guztia!

ESNEA KANELAREKIN

Egosi esnea kanela-zotz batekin, limoi-azal batekin eta azukre pixka batekin. Utzi freskatzen hozkailuan, eta, ondoren, zerbitzatu haren edalontzi gogokoenean, lasto berrerabilgarri batekin batera. Baietz zure txikiak basokada osoa hartu! Zapore horrek zoratu egiten ditu, eta aukera bideragarria da zure seme-alabari kaltzio ugariko gosaria emateko. Eskolara fundamentuz joan dadin!

PROBATU ZAPORETAKO JOGURTEKIN

Aurreko bi aukerekin ez baduzu zorterik izan, egin ezazu proba jogurtekin. Izan ere, erabat aldarazten dute esne hutsaren testura eta zaporea, eta erraza izaten da haurrek jogurt bat hartzea gosaritan. Kaiku Km0-k jogurten aukera zabala eskaintzen dizu, zure txikiak eta zuk gustukoen duzuena aukera dezazuen, gosari paregabea egiteko.

Ea ba, egin bat gure erronkarekin! Baietz lortu oraingoan!

Utzi iruzkina