fbpx

Udazkenean gaude, fruitu lehor aroa, etxean eta familiartean egoteko garaia. Gauza horiek guztiak konbinatzea baino hoberik al dago elkarrekin denbora gehiago emateko eta errezeta gozo-gozoak prestatzeko?

Intxaurrak urtaro honetan nagusitzen diren fruitu lehorrak dira eta sukaldatzeko hainbat aukera eskaintzen digute. Gainera benetan osasuntsuak dira! Askok, koipatsutzat hartzean, horiek jan ez arren, koipe osasuntsua da; hortaz, egunero esku bete intxaur jatea gure organismorako mesedegarria izango da, zeren:

Odol-hodien malgutasuna hobetzen laguntzen dute.
Kolesterol txarraren mailak eta hipertentsioa murrizten dituzte.
Gaixotasun kardiobaskular nagusien intzidentzia murrizten dute eta horien prebentzioan laguntzen dute kasuen % 80an.

Superelikagai hau zure dietan sartzeko modu berriak ezagutu ditzazun nahi dugu, eta familia osoan prestatzeko postre gozoak baino hoberik al dago?

Postre gozoa jatea baino kontu atseginagorik ez dago, Intxaur moussea adibidez.

Merengea prestatzen hasiko gara. Horretarako arrautzak irabiatu behar ditugu azukrea gehitu bitartean. Hozten utziko dugu.

Beste bol batean, Kaiku Km0 Bifi Intxaurrak jogurtak isuriko ditugu eta intxaur birrinduak gehituko ditugu. Dena nahastuko dugu barneratua egon arte. Aurretik prestatutako merengea isuriko dugu eta, mihi batekin, zati biak nahastuko ditugu homogeneoa izan arte.

Amaitzeko edalontzitxoetan isuri eta ezti pixka bat eta intxaurrak gehituko ditugu apaintzeko.

Intxaur eta txokolate coulant gozo eta erraza, inspiratuen gauden egunetarako.

Coulanta betetzeko, intxaurrak almaiz batean birrinduko ditugu krema bat lortu arte. Beste bol batean, gorringoa, arto-irina eta azukrea nahastuko ditugu.

Km0 esne gaingabetua berotuko dugu eta, irakitean, aurreko nahasketa eta intxaurrak gehituko ditugu. Loditu arte berotuko dugu irabiatzeari utzi gabe. Nahasketa silikonako moldeetan isuri eta 2 orduz izoztuko dugu.

Bizkotxoaren kanpoalderako, zuringoak azukrearekin harrotuko dugu elur-punturaino. Maria bainuan txokolatea eta gurina urtuko ditugu eta harrotutako gorringoekin nahastuko ditugu mugimendu borobilak egiten. Irin baretua eta harrotutako zuringoak gehituko ditugu.

Postrea amaitzeko mahuka batekin labe-paperarekin estalitako molde zirkular erdia beteko dugu. Betegarria jarri eta ore gehiagorekin estaliko dugu. 210 ºC-tan labekatuko dugu 15 minutuz. Eta gozatzeko prest!

Familia edo lagun arteko bazkarietan arrakasta izan nahi baduzu, Ananazko Jogurt Kopak dastatu behar dituzu, denak ahozabalik utziko dituzu!

Labe-erretilu batean, anana zuritua eta kubotxotan zatituta jarriko dugu. Karamelu likidoa gehituko dugu eta zati guztiak estaliko ditugu, ondoren 180 ºC-tan labekatuko dugu 15 minutuz. Hozten utziko dugu.

Almaiz batean, olo-gailetak eta intxaurrak birrinduko ditugu eta nahasketa erabiliko ditugun kopen hondoan jarriko dugu. Oinarri horren gainean, Anana Zaporezko Kaiku Km0 Jogurtak irabiatu eta isuriko ditugu eta, amaitzeko, labekatutako anana kubotxoekin eta barkillo batekin apainduko dugu. Erraza, ezta?

Postre hauekin guztiok familia artean gozatzea lortuko duzu, prestatzean zein jatean. Gainera zuen dietan gomendatutako eguneroko intxaur errazioa modu originalean sartuko duzue! Zein da zure gustukoena? Kontaiguzu iruzkinetan.