fbpx

Kaikun maite ez dugun zerbait janaria botatzea da, ahalik eta gutxien behintzat. Janariarekin ez da jolasten! entzun dugu sarritan. Bada, guk hori hitzez hitz betetzen dugu eta zuk ere iraungitzeko zorian dauden elikagaiak, edo aurreko eguneko hondarrak… aprobetxatzen badituzu, egon adi artikulu honetara zenbait ideia emango ditugu eta.

Zenbaitetan hondatu zaizu fruta edo iraungitzeko zorian zegoen jogurta jatera joan zara? Elikagai horiek puntu horietan jatearen beldurra amaitu da, orain berrerabiliko ditugu postre benetan gozoak prestatzeko.

FRUTA UMELDUAK ETA IRAUNGITZEKO ZORIAN DAGOEN JOGURTA

Adibidez, hozkailuan marrubi umelduak eta iraungitzeko zorian dagoen jogurta aurkitzen badituzu, maila handiko postrean bihurtu itzazu. Esne-gain eta jogurteko aparrez estalitako fruta-mazedonia kopa marrubi-couliseko oinarriarekin.

Aparra egiteko, esne-gain likidoa eta iraungitzeko zorian dagoen jogurta nahastuko ditugu eta sifoi batean sartuko dugu bi kargekin. Coulisa prestatzeko, marrubi umelduak eta euren pisuaren erdia duen azukrea erabiliko ditugu marmelada egiteko. Marrubiak birrinduko ditugu krema fina lortu arte. Dena kopa batean kokatuko dugu eta edozein gonbidatu harritzeko moduko postrea izango dugu, noski, erabilitako osagaien sekretua kontatu gabe.

BANANA OSO HELDUAK

Umeltzeko zorian duzuna bananak badira! Ez gin fruta hori jateko ahaleginik, erdia kentzen, belztuta dagoelako, ordea, banana-ogi gozoa prestatu ezazu. Ikusi gure web-orrian ogia prestatzeko errezeta.

AZENARIO AHAZTUAK

Hainbatetan ahaztu dugu gure hozkailuko tiraderetan azenarioak ditugula, zuk baita, ez da hala? Hor dituzu eta ez dakizu zer egin, egunak aurrera doaz eta ezer… Bada, animatu Azenario-pastel batean dastatzera, azenarioak erabiltzeko eta ez baztertzeko modu goxoa da. Inoiz dastatu ez baduzu, pastelzale bihurtuko zara. Postre benetan ona da! Eta ez da ohiko bizkotxoa bezalakoa.

ESNE GATZATUA

Sukaldearen egunerokotasunean gertatu daitekeen beste ustekabeko bat da esne gatzatua aurkitzea. Zer egin dezakegu horrekin… bota? Ez, hemen ez dela ezer botatzen esan dugu. Kasu honetan, guk aparteko gazta egingo genuke!

Produktu naturalekin eta bestela kontsumitu ez genukeen esneaz baliatuz. Hori bai, kontuan hartu behar dugu etxeko gazta dela, kontserbagarririk gabe; hortaz, gomendagarria da 5 egun baino lehen kontsumitzea, hondatu baino lehen.

ESNE IRAUNGIA

Esnea gutxi dirau gure hozkailuan egunero kontsumitzen dugulako, baina noizbait brika hartzean iraungia badago, ez kezkatu beste erabilerak ditu eta, zure osasuna arriskuan jartzen ez dutenak.

Erabili landareak babesteko. Bota esnea haien inguruan eta hainbat intsektu uxatuko ditu. Gainera, arrosentzat aparteko ongarria da.

Bestalde, zure mahai-tresnak distirarazteko erabili dezakezu. Jarri esne iraungia eta utzi gau osoa. Hurrengo goizean emaitzak harrituko zaitu.

Laburbilduz, argi dago ezin dugula janaririk bota, ezta? Denak dauka bigarren bizitza edo erabilgarritasuna. Eta zuk, baduzu gurekin partekatu nahi duzun ekoizpen errezetarik? Gehiago jakiteko irrikatan gaude.

Hurrengo artikulua

Utzi iruzkina